Skip to main content

EGUBERRI... BERRIENAK

Mari Domingiren errepublika magikoa

Eguberriak bizitzeko modu berria dugu, gure betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa: Mari Domingiren Errepublika Magikoa.

SARRERAK EROSI
Play Video

MARI DOMINGI

Hemen dituzu Eguberri-berrienak

Mari Domingi da errepublika magikoaren zaintzailea, Eguberri-berriena egi bihurtzen duen jeinua. Laguntzaileak ere baditu, noski: galtzagorri bihurri bezain jatorrak.

Mari Domingik umeen nahiak eta kezkak entzuten ditu eta, irribarre batez, aholkuak eta adorea ematen dizkie.

Mari Domingiren baserrian, haurrek antzinako bizimodua nolakoa zen ezagutuko dute. Usadio zaharrak eta ohitura berriak uztartuz, Eguberri-berrienaz gozatuko dute.

IDATZI GUTUNA MARI DOMINGIRI

Ezagutu Mari Domingiren etxea eta ibilbide magikoa

Mari Domingiren Errepublika Magikoa basoan dago, aire librean, eta haurrentzat ibilbide liluragarria eskaintzen du. IIbilbidean, mundu magikoan murgilduko zarete. Eta topatuko dituzue:

Jarri gurekin harremanetan

info@maridomingi.eus

Zamalbide auzoa, 14. 20100 Orereta-Errenteria

Orereta ikastola Mari domingi_mapa sarrera